XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FORU OROKORRAREN BERRIKUNTZA GOI-NAFARROAN ETA BAXENABARREN XVI-XVII

Ber denboran, Foruak zekarren ardatz politikoaren hertsapena salatu zuten:

Azken finean, Gorteen atxikimendua eta zintzotasuna lortu zuen Erregeak, hauen boterea mugatua izanik ere, eta luzaz iraun bazuen ere gatazka politikoak (1575-etik 1611 arte).

Bere eskubideek eskatzen zuten gisan eratu zuen Estatua Erregeak, erret aginte politikoa zainduz eta indartuz.

Bere asmo politikoen betetzeko ahalak zeuzkan Erregeak.

Aginte soziala zeukan jende bat monarkiaren zerbitzari eman zuen, erret ofizioak salduz.

Jatorri zaharreko nobleziaren ordezkariek, (Etxauz, Belsuntze adibidez), gazteluzaingoaz bestalde, erregearen gandik pentsione, sari eta privilegio eskuratu zuten, beren zerbitzoaren eta zintzotasunaren ordain edo truke.

Areagoturik zegoen ere jatorri berriko nobleziaren eragina, burgesian oinarritu zena hasieran (Etxesarri, Lohitegi adibidez), lurjabegotik, merkataritzatik, finantzaritzatik irabazi asko eskuratuz.

Gero erret administral karguak erosi zituen, ofiziodun bihurtu, titulu nobleak lortu eta beraz erregeak eta jaurgoak osatzen zuten mundura heldu.

Ikusten denez, gora biderik irekiena, sozialki igotzeko aukerarik erosoena, erret administraritzako ofizioak ziren.

Adibiderik argiena P. Bidartek emaiten digu: goren mailako Erret-ikustatzaile izendatua izan zen, erran nahi baita ofiziodunen lana ikustatzen zuela, Erregearen izenean, Estatu zentralizatuaren eragina eskualde guzietan zabalduz.

P. Lhostal aldiz, Biarnoko negozio gizon baten semea zen, ezkontzaz Kantzelaritzako ofizioa erosi zuen eta goi-epaitegiko kargua betez, erret gorentasunaren izenean, esku osoa zeukan justizia egiteko, Erregearen borondatea eta boterea Erreinuko lurralde osoan ezarriko duen zerbitzari leial bihurtuz.

Egoera soziala Erregeren agintaritzari loturik zegoen, ontasun, abantail, eskubide, ohore, Erregearen zerbitzuak bait zuen emaiten.

Irabazia, baita ere gizartearen gandik ardiesten zen haunditasuna zaintzeko biderik egokiena Erregearen zerbitzutik iragaiten zen.

Bitarteko ziren talde ahaltsuenen eraginaz baliatu zen Erregea monarkia boteretsuaren alderako ideien tinko finkatzeko Foru berriaren mamia.

Aski da Foruaren barneko gaien banaketari begiratzea: 1) 210 artikulu aginte politikoaz dira, honela banaturik: erret-agintaritzaz: 9, erret-justiziaz: 191, tokian tokiko administraritzaz: 10.